XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); jendea zain dago, ezagutzen duzu herria, eta besteei egin erazi diedana zeuri ere, itxuraz behintzat, bete erazi behar; eta itxuraz aparte, nik, neuk, epaileak, zuri, herriko seme horri, esan behar dizut untxiak tirokatzea debekatua dagoela debekaldietan... Porfirio isilik; bere ezkerreko paretan zintzilikatua dagoen laukiko militar prestua Porfiriori zorroztasun handiz begira-begira...

Hortik kanpo, ehiztariak tiroa libre du, noski, eta zeuk badakizu hori sobera; zer esango dizut gehiago; hauxe da nirea, ohar modura zeuri lagunkiro esan beharra... Konforme?...

Ez nago konforme, eta Porfirio orain eskuinean geratzen zaion leihotik kanpora begira, untxi xume bat tiroz jo dudalako hainbeste zeremonia!....

Tiroz jo eta hil.

Noski!, eta don Kastori begirada zorrotz eusten dio, desafioka.

Beno, nik ez dut besterik esateko, baina esandakoa behar nuen esan, eta kito.

Eta kito...... altxatzen da, txapela eskuan, gerritik erdibitua, malizia zorrotza betzulo txiki haietatik dariola... hau al zen dena?.

Juezak, baietz, oraindik eserita, eta Porfirio hor ziak, ja!...

Don Kastok ikusi du joaten, agur, dio, eta zutitzen den horretan ate nagusiak zapla!, eztanda handia; ikaratzerainokoa.

Tiroa izan zitekeen... Eta hor doa Porfirio eskaileratik behera, eta plazara eta eskuinetik....